EkoZinemaldia 2010 (deuda ekologikoari buruzko zinemaldia)

martes, 23 de noviembre de 2010

EkoZinemaldia 2010 (deuda ekologikoari buruzko zinemaldia)

Honen bidez gonbidatu nahi zaitugu urrengo EkoZinemaldia 2010 (deuda ekologikoari buruzko zinemaldia) aurkezteko antolatu dugun prentsaurrekorako. Hau datorren ostegunean 18ean izango da 11:30tan Ekoetxean.

EkoZinemaldia Bilbo, Basauri eta Iruñean ozpatuko da otsailaren 19tik 25era arte.

bertan antolatzaileek parte hartuko dute eta baita gonbidatutako hizlari batek, Baltazar Guacak (Kolonbia) eta beste Peruko ekintzaileak.

Baltazar Guacak EkoZinemaldian “Semillas para seguir viviendo" filma aurkeztuko du Bilbon eta Basaurin. Bera filma hori gertatzen den komunitateko buruzagi bat da. Bertakoen Quintana Babes Eremukoa da eta baita CRICekoa (Kauka Eskualdeko Bertakoen Erakundea). Komunidade eta erakunde honek biziki borrokatu dituzte Merkataritza Libreko Hitzermanak, haien nekazaritza eta bizitza erabat baldintzatzen badiete eta honengatik errepresio itzela jasan dute. Bera ingurumen errefuxiatu bat da. Garaia garrantzitsua da ere bai, joan den otsailaren 2an beste CRICeko buruzagi bat heriotz saiakera bat jasan baitzuen. Orain ere komunidade eta erakundeek milaka mobilizatzen ari dira Hezkuntza Berezitua aldarrikatuz.

Prentsaurrekoa ere Nicanor Alvaradori ahotsa eskaintzeko erabili nahi dugu. Bera Peruko Iparraldeko Mugako Garapen Jasangarrirako Frentekoa dugu eta handik oraintxe bertan itzuli da. Orain otsailaren 22rako mobilizapenak antolatzen ari dira ere gobernuak ez duelako Baguako sarraskiaren (2009eko ekaina 5ean) arduradunak identifikatu. Bera sarraskian egon zen. Gogora arazi dizuegu sarraskiaren atzeko protesten helburua petrolio eta meatze transnazionalak geldiaraztea zela.

Ekozinemaldia 2010

Aurtengo Ekozinemaldiaren ezaugarri nagusiena data aldaketan datza: maiatzean izan beharrean otsailean izango baita. Horrela, maiatzari dagokion kurtso bukaerak izaten duen pilaketari aurre egingo zaio. Nahiz eta azken zinemalditik hona denbora gutxi igaro den, eskaintza berriro ere anitza eta zabala izango da. Ekozinemaldiarekin hasi ginenean bezala, nekazal-erregaiak eta hauek dakartzaten industrien gaineko gaian sakontzeko aukera izango dugu: nekazal ekoizpen eredua, transgenikoak, lur eskubideak, nekazari txikien erresistentziak, e.a. Horretarako, “Reverdecer” filma dugu, iazko “RR Cosechas Armagas” filmaren bidez jorratzen hasi ginen gaia osatzera datorrena. Kolonbiatik 'Semillas pa seguir viviendo' datorkigu, Kaukako (Kolonbia) nekazari txikien borroka eta antolakuntza , haien nekazal ohiturak, auzolana, antzinako haziak eta merkataritza aldarrikapen eta praktikak erakustera. Honekin batera, hango ekintzaile bat izango dugu, han bizi den errepresioaren biktima bat hain zuzen ere.

Aurten Afrika ez dugu alde batera utziko. Ekologistak Martxanek Nork Nori Zor? (Quién Debe a Quién?) sarean parte hartzen du. Horrela, elkarlanaren bidez, ahalegin berezia egin da egoera desberdinak eta hemengo multinazionalek han eragiten dituzten inpaktuak ezagutzeko (pobrezia, inmigrazioa, ingurumen kalteak, e.a.). Hain zuzen ere, Maroko, Uganda eta Mozambikeko egoerak aztertuko ditugu. Nahiz eta oso modu profesionalean egindako lana izan, 'Africa estas ahí' ekintzaileek egindako ekoizpena litzateke. Honekin batera egileak berak filma aurkeztuko du gaiaren inguruan gehiago jakiteko. Afrikatik ere, 'La Breche' filma izango dugu, Senegal ibaian egindako dike batek duen eraginean oinarritzen dena.

Beste aldetik, duela 4 urte euskal zor ekologikoari buruzko gure dokumentala egin genuen, eta aurten beste bat aurkezteko dugu. Azken honek, zor ekologikoa aztertzen du, baina kasu zehatz honetan guk Boliviarekiko duguna jorratzen du. Hango baliabide nagusia gasa izanik, Repsol YPF enpresa boteretsuak eragindako inpaktuetan oinarritzen da.

Egitarauan ere artelanetarako tokia egongo da, "Home" (Etxea) filmarekin adibidez. Yann-Arthus Bertrand argazkilariak ikaragarrizko irudiak dakarzkigu informazio interesgarriarekin batera. Klima aldaketa arazo larria izanik, gaia jorratzen dituzten filmak ere hautatu dira.

Brasilen den mehatxu latza aztertzen du 'O Chamado do rio Madera' (Madeira ibaiaren deia) pelikulak, Amazoniako ibai nagusi honetan urtegiak egiteko dagoen planari buruzkoa, eta bertakoen erresistentzia azaltzen duena (MAB -Urtegiek Kaltetutakoen Mugimendua-). Bai urtegi politika baita haien kontrako erresistentzia ere (MSTkoei oso lotuta) izugarrizkoak dira Brasilen, eta filma honek ezagutzeko aukera ematen digu.

Ecologistas en Acción-eko filma bat erakutsiko dugu ere bai, edo behintzat honen zati batzuk, filma 27 zati desberdinez osatuta baitago (“27 fragmentos de ecologismo social”).

Hizlariak:

Balatazar Guaca: (Quintanako Bertakoen Babes eremua / CRIC (Kaukako Bertakoen Eskualde Gunea (Kolombia) - ingurumen errefuxiatua.

María Sevilla Rogado: 'Africa, estás ahí?' filma-ren ekoizlea (Mozambikeri buruzko zatia).

La Acequia Kooperatiba Nekazalecologikoa (Kordoba).

Antolatzailea: Ekologistak Martxan (www.ekologistakmartxan.org )

Laguntzaileak:

Sagarrak (www.sagarrak.org )

Sozial Antzokia (www.sozialantzokia.com )

Zabaldi (www.zabaldi.org )

Enlazando Alternativas (www.enlazandoalternativas.org )

Quién Debe a Quiéori Zor? (www.quiendebeaquien.org )

Etzazu Mundua Jan (www.notecomaselmundo.org)

Eguzki Bideoak (eguzkibideoak.info)

PRENTSAURREKOrako DEIALDIA

Helburua: 4. Ekozinemaldia

non/noiz: Ekoetxea (Pilota Kalea 5), osteguna 18ean, 11:30tan

Deia luzatzen du:Ekologistak Martxan'ek

No hay comentarios:

Publicar un comentario